XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPERIENTZIA ARLOA

Haur-Eskolaren Oinarrizko Diseinu Kurrikularrak (M.E.C., 1989) hiru area kurrikular nagusi ditu: Identitatea eta Autonomia pertsonala, Ingurune fisiko eta sozialaren aurkikuntza, Komunikazioa eta errepresentazioa.

Hiru areak erlazio estua dutela uste dugu eta bizitzaren ezagutzak, bizipenak eta beste aspektu batzurekin batera doazen sentimentuak inplikatzen dituela, pertsonaren garapena ahalbidetzen dutelarik.

Irakaskuntzaren helburuetako bat, umeei etorkizunean gizon eta emakume autonomoak izan daitezen laguntzea da, komunikaziorako irekiak, jakinguratsuak, galderak egiteko gaituak eta beren ingurunearekin harreman kritikoan bizitzeko gaituak izaten laguntzea alegia.

Heldutasun hau gertuko ingurunearen ezagupena dela medio lortuko du, eta soilik fisikoki, afektiboki eta intelektualki konprometitzen dituzten iharduera jakin batzuren bidez.

Eginkizun honi dagokionez, egungo egoeran eskola ordezkaezina da; eskolak esparru hezitzaile egokia eskaini diezaioke haurrari materiale egokitu eta ezberdinen bitartez, helduen laguntza eta estimuluak ere kontuan hartzen direlarik.

Horretarako, eskolak adin honetako haurrek erakusten duten errealitatean inziditzeko eta errealitate hori ezagutzeko gogoa eta jakinmina du, baita iharduera eta esperimentaziorako joera ere.

Iharduera eta esperimentazio horren bitartez iharduerak antolatzeko erabilgarriak izan beharko luketen eduki batzuri hurbiltzeko posibilitatea ere badu, helburua, errealitateari progresio batean egokitutako kontzeptuen formakuntza eta errealitatea behatzeko eta honengan inziditzeko prozedura eta estrategia aproposen erabilera delarik.

Halaber, haurraren ingurune fisiko eta soziala gauzatzen duten elementu eta sistema ezberdinen balorazioa, zoinketa, begirunea eta jakin mina bultzatzeko posibilitatea du eskolak.

(DCB, M.E.C., Madrid, 1989,141. orr.).

Area honetan azpimarkatu beharrezkoak dira ingurunea ezagutzeak duen garrantzia (Charon-ek dion bezala, ezagutzea errealitatearekiko dugun jarrera da, errealitatearekiko esnatze etengabea) eta zientziarako sarbidea, sarbidea emateko oinarrizko prozedurak (... umeak errealitatearekin ihardutea eta bere ihardueren emaitzak egiaztatzea aprendizai metodo pribilegiatua da ...DCB, M.E.C., Madrid, 1989,144 orr. - ) eta ingurune sozialarekin, naturarekin eta gauzekin topo egiteko eta harremanak izateko egokiera ematen duten iharduera konkretu batzuren beharra (...haurrari behatzeko, partizipatzeko eta hezi nahi den esparruetan iniziatibak izateko parada eman - DCB, M.E.C. Madrid, 1989, 144 orr.).

Iharduera hauek ezagutzaren esparru ezberdinetakoak izan daitezke, sarritan intererlazionatuta daudelarik: ezagutza fisikoa, naturala, soziala, kulturala eta norbere buruaren ezagutza.

Bereizketa hau egiten dugu esperientzi arloari buruzko oinarrizko bibliografia aurkeztean.